XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kontuz ibili bearra

BESTE gertaera au ere aitatu nai det.

Bei bat palta etxean.

Ikasi nuan nun zegoan saltzeko: Errenteriko baserri batean.

Gure auzoko tratante bat zegoan tartean sartua.

Galdetu nion ea egia al zan baserri ortan ganaduak saltzeko zeudela, eta:

-Bai, gizona. Merke emango nizuke; baiñan diru asko daude zorretan neri, eta an ez dago dirurik.

- Nik ere nerea oiekin atera nai det.

Banekian nola zebillen: pameli ura lurpean sartua zeukan, ikusten zanez.

Nagusia gizarajo xamarra zan, eta besteak alakoak nai.

Bei bat palta zutenean, ari esan ekartzeko.

Arek besterik etzuan nai.

Ekarriko zien bei ona, baiñan tranpa asmatua zeukan.

Berari kostatakoa ta beste milla duro geiago esan.

Zepoan sartzen zituan.

Etzeukatela segituan ordaindu bearrik.

Orrekin engaiñatzen zituan.

Etzuten pentsatzen gero ordaindu bearko zutenik.

Ni etorri berria nintzan.

Baiñan auzokoak bazekiten zer zebillen.

Ba omen zeuzkan iru-lau bat pameli, oiek bezela engaiñatuta zeuzkanak.

Nere osaba bat baserri orren gertuan bizi zan.

Berak esanda asi nintzan.

Abisoa eman zidan osabak:

- Kontuz ibili adi orrekin.

- Bai; badakit ori zer dan.

Nere bizi-lagunarekin joan giñan meta belarra eta lera bat ekartzera.